Jaume Sarramonaren irakurgaiaren laburpena
Jaume Sarramonaren irakurgaiaren laburpentxoa:
Curriculumaren oinarriak:
Curriculuma 5 oinarri nagusitan banantuta ageri da:
1.Oinarria: izaera filosofikoa du eta curriculumaren bidez lortu nahi diren helburuak zehazten ditu.
2. Oinarria: testuinguru sozialarekin lotzen da; izan ere, gizartearen testuinguru zehatz batean aurrera eramaten da eta curriculuma gizartearen eta historiaren emaitza da. Curriculumean hezkuntzaren dimentsio soziala erakusten da.
3. oinarria: oinarri epistemologikoa da. Eskola curriculuma eremu eta gai desberdinak betetzen dituzten jakite zientifikoetan ere oinarritzen da. Curriculumaren plangintza burutzerako garaian, epistemologiaren ideiak kontuan hartu behar dira
4. oinarria: irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonen ezagutza psikologikoa nagusitzen da.
5. oinarria: azkengo hau oinarri pedagogikoa da; irakasleen esperientzien oinarri teorikoa zein sintetizatzailea biltzen ditu.
Espainiako eredua: curriculumaren mailak
Hezkuntzako maila bakoitzak bere helburuak ditu. Eduki multzoak, maila bakoitzean zer landu behar den adierazten du.
Eduki multzo honek, 3 ataletan bereizita dago:
- Kontzeptuak, ekintzak eta printzipioak
- Prozesuak
- Baloreak, arauak eta jarrera
Curriculumaren diseinua
Curriculumak 5 atal dauzka:
- Helburuak: helburu pedagogikoak hezkuntzari lotutako balore filosofiko eta sozialak biltzen dituzten helburuetatik lortzen dira.
Helburuak 3 multzotan banantzen dira:
- Trebetasuna
- Jarrera
- Jakintza arloko helburuak
- Edukiak: jakintzen edo kultur formen multzoa izendatzen dute.
Edukiak 3 multzotan sailkatzen dira:
- Jakitearekin lotutako edukiak
- Egitearekin lotutako edukiak
- Izatearekin lotutako edukiak
- Metodologia: Metodologiaren barruan bi talde ikus ditzakegu:
- Irakasleen jarduerak
- Ikasleen jarduerak
- Talderako jarduerak
- Jarduera indibidualak
- Baliabide didaktikoak: Baliabide hauek irakasleen prestakuntzaren eta zaletasunen araberakoak izango dira. Eta baliabide hauek ikastetxe bakoitzaren ekonomiaren araberakoak dira.
- Ebaluazioa: Ebaluazioaren bidez, planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko behar den informazioa lortzen da.
Ebaluazioa 2 ataletan banatzen da:
- Lehen ebaluazioa, bertan curriculuma ikastetxeko errealitateari moldatu behar zaio.
- Bigarren ebaluazioa, bertan ikusiko da ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa.
Ezkutuko curriculuma
Eskola eraginetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa da
No hay comentarios:
Publicar un comentario