Zeintzuk eta nolakoak diren metodologia berriak orrialde honetan agertzen dira:
http://prezi.com/jogrseqi9wek/?utm_campaign=share&utm_medium=copy
Zer da guretzat?
Ikasle autonomoak garatu behar ditugu, bizitzan zehar ikasten jarraitu dezaten.
Gelen antolakuntza zabalagoak izatea, talde-lana sustatzeko aukera izatea
Zeintzuk izan daitezke?
Metodologia aktiboak, berriak dirudite, baina denboran zehar mantendu egin dira.
Autoreak: Pestalozzi, Herbart, Fröebel, Dewey etab.
Instituzioak edo Erakundeak: La Institución Libre de Enseñanza,Eskola Berriak, La Escuela Única Republicana
Bai autore hauek, zein instituzioak; erabiltzen zituzten metodologia berriak
JHON DEWEY (1859-1952):Estatubatuarra.
Eskola gizarterako bideratutako hezkuntza sustatu.
Pedagogo honek (modernismoaren barruan kokatua) eskola tradizionalaren eta antzinakoaren aurkako zenbait proposamen pedagogiko berri formulatu zituen. Hezkuntza berriak antzinakoa gainditu beharko du; ez soilik diskurtsoan baizik eta praktikan ere.
Pedagogo moduan, eskolaren helburua; haurrari munduan eta gizartean bizitzen erakustea dela baieztatu zuen.
Umeak, bilatu, aztertu, miatu, eta ingurunea arakatu behar du, esperientzia ikasteko beharrezko metodoa izanik.
Ezaugarriak eta Helburuak:
MUNDU ERREALEAN OINARRITUTA
ARAZOAK KONPONDU AHAL IZATEA IKASKIDEEN ARTEAN.
- JARRERA AKTIBOA IZATEA
- IKASLEEN MOTIBAZIOA BULTZATU
- IKASLEA=ERDIGUNEA (CENTRO)--> HEZKUNTZA IKASLEENGAN ZENTRATUTA EGON BEHAR DA EMAITZ ONAK JASOTZEKO.
- IRAKASLEA GIDARIA EDOTA BEHATZAILEA IZAN BEHAR DA, BAITA BITARTEKARIA ERE.
- LAN KOLEKTIBOA+INDIBIDUALA SUSTATU
- IKASKIDEEN ARTEKO HARREMANAK SUSTATU
- IKASLEEN GARAPEN INTEGRALA
- SORMENA, ARRAZONAMENDUA ETA KRITIKOTASUNA LANDU
- NORBERAREN HOBEKUNTZA ETENGABEA.
- BERE GAITASUNAK ETA EZAGUTZAK EZAGUTZEN DITU.
- BERE EMOZIOAK KONTROLATZEKO GAI DA.
- AUTOMOTIBATZEKO GAI DA, GOGOR LAN EGITEKO.
- IKASTEN ERAKUSTEA (TUTOREAK)
- IKT-AK IA ESKOLA GUZTIETAN DAUDE EZARRITAK. (GAUR EGUN)
Zer ezkutatu?
Irakasle batzuk Metodologia aktiboaren alde daude, baina gero ez dute aurrera eramaten.
ADZ: Irakaslea gidaria da, baina klasea era batean bideratzen du.
Zer adierazi?
Umeen autonomia sustatzea aldarrikatzen du
Beraien kabuz interesa eta motibazioa lortzea
Zer erraztu?
Ikaskideen artean harremanetan egotea saiatzen da metodologia honekin
Zer zaildu?
Klasea zailtasunez gidatzen da ( umeak asaldatzen dira eta).
______________________________________________________________________
Metodología aktiboaren ikaskuntzan, zer lortu dezakegu:
Ikaskuntza esanguratsua: ikasleak dakienaren eta eduki berrien arteko lotura aldeztuko du, hala nola eduki horien aplikazioa egoera berri eta desberdinetara.
Ikaskuntza eraikitzailea: aldez aurreko ezagutzak oinarritzat hartuz, ezagutza, aztura, trebetasun, prozedura, balio, arau, etab., berriak eraikitzeko erlazioak azaltzen dira.
Ikaskuntza deduktiboa: arau orokor edo konklusio batzuetatik abiatuz, beste testuinguru batzuetara aplikatzeko gai izatea.
Ikaskuntza integratzailea: ikasleen ezberdintasunak eta ezaugarri diferenteak hautematea haien premiei erantzuteko, bakoitzaren ikas erritmoa kontuan hartuz.
Ikaskuntza motibagarria: aktiboa eta ikaslearen jakin nahia eta gogo bizia eragingo dituena.
Ikaskuntza humanista: ikaslea pertsona gisa baloratzen duena, elkarbizitzarako eta demokraziarako gai diren pertsona garatuak egiteko.
Talde-lana bultzatuko da, hala irakasleen nola ikasleen artean, koordinazioa, lankidetza, ikaskuntza eta lanean asebetetasuna errazteko.