viernes, 26 de mayo de 2017

KURTSOAN ZEHAR EGINDAKOA...


Didaktika orokorra irakasgaian landutakoa, honakoa izan da:


  • -         Heziberri 2020 kurrikuluma sakon landu dugu. Lauhilabete honetan, kurrikuluma ezagutu ahal izateko honako galdera hauei erantzun genien, ikasi eta ebaluatu kontzeptuekin: zer, zertarako, noiz eta nola (ikasi eta ebaluatu).

  •       Lehen hezkuntzako etaparen argazki batzuei buruz idatzi behar izan genuen; eskolako bizipenak gogoratuz, gure helmugara iristeko (etorkizuari begira irakasle moduan) eman beharreko pausuak argi izateko.

  •        Jose Moyaren video batzuk ikusi genituen konpetentziaren inguruan. Geroago, galdera batzuei erantzun behar izan genuen.

  •         Jaume Sarramonaren artikulua (konpetentziei buruz) irakurri behar izan genuen geroago, laburpen bat egiteko.


  •           Gaur egun nolakoa den hezkuntza eta haurtzaroa landu genuen bi irudi edo argazki aukeratuz, eta ondoren, azalduz (guretzat zer dagoen ondo eta zer gaizki esanez).
         Gero, kontrakoa egitera pasatu ginen, beste bi irudi edo argazki aukeratu, baina, guretzako kontrakoa esan nahi duena.

  •          Kurrikulum ezkutua landu genuen, hurrengo autoreen hainbat testu irakurriz: Acaso eta Nuere, baita Montoni ere.

  •          Ia amaitzeko, metodologia aktiboei buruz kartografia bat egitera pasatu ginen; geroago, klasearen aurrean azalduz.

  •        Amaitzeko, klaseko talde bakoitzak, unitate didaktiko bat (edozein gaiari buruz) egiten hasi ginen, orain arte.

KONPETENTZIAK II (Jose Moya)



Jose Moyaren bideoak ikusi ostean, hurrengo galderei erantzuteko prest:

• Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.

ELGAren DeSeCo (2005) proposamenaren arabera, “ezagueren eta trebetasunen gainetik daude konpetentziak. Eskaera konplexuei erantzuteko abileziak dira konpetentziak, eta horretan, zenbait baliabide psikosozial (tartean, baita trebetasunak eta jarrerak ere) hartzen ditu oinarri, testuinguru jakin batetik abiatuta, betiere”. 

Europako Erkidegoen Batzordeak proposatutakoaren arabera (2006), "pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, gazteek behar hainbat garatuta eduki behar dituzte funtsezko konpetentziak, helduarorako prest egon daitezen, eta konpetentziak garatzen, mantentzen eta eguneratzen jarraitu behar dute, etengabeko ikaskuntzaren baitan" 

Jose Moyarentzat ez dauka garrantzi handirik lortutako emaitzak, baizik eta ea ezagutzak ulertu duten ala ez.
.
• José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?

Hezkuntza publikoak mundu guztirako izan beharko lirateke, eguneroko bizitzarako ikasitakoa baliagarria izan behar du eta azkenik, garrantzitsuena, ikasketak bizitza osorako izan behar lukete.

• Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu.

DBHren antolakuntza selektiboki eginda dago; batxilergoa egiterako einean, lau eremutan banatuta ikus dezakegu (teknologikoa, letrezkoa, zientifikoa eta artekoa), eta horren autaketa egin beharra dago.

Normalean, ume batzuk etorkizunari begira, hautatuta daukate zer ikasi edo zer egin nahi duten, baina beste batzuk berriz, ez; eta ez dute bai a la bai zer o zer hautatu behar.

• Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.

Ebaluazioa zer da? Erabakiak hartzeko informazioen biltze eta balorazio prozesu sistematikoa da.

Jose Moyaren ustez, bi baldintza bete behar dira (informazio iturria eta ebaluazio irizpideak)
Informazio iturri ugari aurki ditzakegu bana fidagarriena ariketen ebazpenari buruz datuak ematen dutenak.

Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoaren gainerako osagaietatik (oinarrizko konpetentziak, helburuak, edukiak eta metodologia) ebaluazioa ezin bereiz daitekeen curriculumeko osagaia da eta zentzua izango du bakar-bakarrik haien arteko koherentzia bermatzen bada.

jueves, 25 de mayo de 2017

KURRIKULUM EZKUTUA (Montoni / Acaso eta Suere)



Lehenik eta behin, curriculum formala zer den azaltzera pasatuko naiz: maila idatzian agertzen dena izango litzateke. Bertan, edukiak, helburuak, programazioa, ordutegia, ebaluazio irizpideak... agertzen dira, era jaso batean. 

 Zer da curriculum ezkutua?

 Curriculum ezkutua ordea, jarrera eta baloreekin lotuta dago, bai positibo, bai negatiboki. Ideien, aurreiritzien, esperientzien... multzo bat da. Hauek, askotan, nahi gabe transmititzen dizkiegu haurrei (balioak). Normalean haurren izaerarekin erlazionatzen da.

 Eta curriculum ezkutu bisuala?

Curriculum ezkutu bisualan berriz, uler dezkegu era inplizitu batean ezagutzak transmititzen direla hizkuntza lengoaiaren bidez hezkuntzaren kontextuan.

 Horretarako inguru orokorrak, inguru zehatzak eta dokumentazio bisuala erabiltzen dira.

- Inguru orokorrak → Hiru elementu hartzen dira kontuan:
1.      Hezkuntza inguruaren arkitektura
2.      inguruaren hierarkia-banaketa
3.      Inguru jeneralen dekorazioa edo itxura.

- Inguru zehatzak
1.      Klaseko mobiliarioaren banaketa
2.      Klaseko irudiak eta argazkiak (apainketa moduan)

- Dokumentazio bisuala
1.      Irakasleek klasean erabilitako irudiak (diapositibak, aurkezpenak, bideoak, liburuak…)
2.      Uniformearen erabilpena edo ez beharrezkoa den kontuan hartzen da.

jueves, 27 de abril de 2017

METODOLOGIAK AKTIBOAK


Zeintzuk eta nolakoak diren metodologia berriak orrialde honetan agertzen dira:

http://prezi.com/jogrseqi9wek/?utm_campaign=share&utm_medium=copy

Zer da guretzat?
Ikasle autonomoak garatu behar ditugu, bizitzan zehar ikasten jarraitu dezaten.
Gelen antolakuntza zabalagoak izatea, talde-lana sustatzeko aukera izatea
Zeintzuk izan daitezke?
Metodologia aktiboak, berriak dirudite, baina denboran zehar mantendu egin dira.
Autoreak: Pestalozzi, Herbart, Fröebel, Dewey etab.
Instituzioak edo Erakundeak: La Institución Libre de Enseñanza,Eskola Berriak, La Escuela Única Republicana
Bai autore hauek, zein instituzioak; erabiltzen zituzten metodologia berriak


JHON DEWEY (1859-1952):Estatubatuarra.
Eskola gizarterako bideratutako hezkuntza sustatu.
Pedagogo honek (modernismoaren barruan kokatua) eskola tradizionalaren eta antzinakoaren aurkako zenbait proposamen pedagogiko berri formulatu zituen. Hezkuntza berriak antzinakoa gainditu beharko du; ez soilik diskurtsoan baizik eta praktikan ere.
Pedagogo moduan, eskolaren helburua; haurrari munduan eta gizartean bizitzen erakustea dela baieztatu zuen.
Umeak, bilatu, aztertu, miatu, eta ingurunea arakatu behar du, esperientzia ikasteko beharrezko metodoa izanik.

Ezaugarriak eta Helburuak:
  • MUNDU ERREALEAN OINARRITUTA

  • ARAZOAK KONPONDU AHAL IZATEA IKASKIDEEN ARTEAN.

  • JARRERA AKTIBOA IZATEA
  • IKASLEEN MOTIBAZIOA BULTZATU
  • IKASLEA=ERDIGUNEA (CENTRO)--> HEZKUNTZA IKASLEENGAN ZENTRATUTA EGON BEHAR DA EMAITZ ONAK JASOTZEKO.
  • IRAKASLEA GIDARIA EDOTA BEHATZAILEA IZAN BEHAR DA, BAITA BITARTEKARIA ERE.
  • LAN KOLEKTIBOA+INDIBIDUALA SUSTATU
  • IKASKIDEEN ARTEKO HARREMANAK SUSTATU
  • IKASLEEN GARAPEN INTEGRALA
  • SORMENA, ARRAZONAMENDUA ETA KRITIKOTASUNA LANDU
  • NORBERAREN HOBEKUNTZA ETENGABEA.
  • BERE GAITASUNAK ETA EZAGUTZAK EZAGUTZEN DITU.
  • BERE EMOZIOAK KONTROLATZEKO GAI DA.
  • AUTOMOTIBATZEKO GAI DA, GOGOR LAN EGITEKO.
  • IKASTEN ERAKUSTEA (TUTOREAK)
  • IKT-AK IA ESKOLA  GUZTIETAN DAUDE EZARRITAK. (GAUR EGUN)


Zer ezkutatu?
Irakasle batzuk Metodologia aktiboaren alde daude, baina gero ez dute aurrera eramaten.
ADZ: Irakaslea gidaria da, baina klasea era batean bideratzen du.
Zer adierazi?
Umeen autonomia sustatzea aldarrikatzen du
Beraien kabuz interesa eta motibazioa lortzea
Zer erraztu?
Ikaskideen artean harremanetan egotea saiatzen da metodologia honekin
Zer zaildu?
Klasea  zailtasunez gidatzen da ( umeak asaldatzen dira eta).
______________________________________________________________________

Metodología aktiboaren ikaskuntzan, zer lortu dezakegu:



  • Ikaskuntza esanguratsua: ikasleak dakienaren eta eduki berrien arteko lotura aldeztuko du, hala nola eduki horien aplikazioa egoera berri eta desberdinetara.

  • Ikaskuntza eraikitzailea: aldez aurreko ezagutzak oinarritzat hartuz, ezagutza, aztura, trebetasun, prozedura, balio, arau, etab., berriak eraikitzeko erlazioak azaltzen dira.

  • Ikaskuntza deduktiboa: arau orokor edo konklusio batzuetatik abiatuz, beste testuinguru batzuetara aplikatzeko gai izatea.

  • Ikaskuntza integratzailea: ikasleen ezberdintasunak eta ezaugarri diferenteak hautematea haien premiei erantzuteko, bakoitzaren ikas erritmoa kontuan hartuz.

  • Ikaskuntza motibagarria: aktiboa eta ikaslearen jakin nahia eta gogo bizia eragingo dituena.

  • Ikaskuntza humanista: ikaslea pertsona gisa baloratzen duena, elkarbizitzarako eta demokraziarako gai diren pertsona garatuak egiteko.

  • Talde-lana bultzatuko da, hala irakasleen nola ikasleen artean, koordinazioa, lankidetza, ikaskuntza eta lanean asebetetasuna errazteko.

martes, 11 de abril de 2017

NOLA DAGO ERREPRESENTATUA HAURTZAROA (II)??

TEMATIKAK

è Haurtzaroa

Nola ikusten dugu?

-          -Gurasoek umeen gainean daude denbora guztian; Babesa ugaria. Hauek autonomia garatzen ez diete uzten.
-          -Teknologia kalean entretenitzeko erabiltzen dute
-         - Entretenituak badaude ez dute esploratzen
-         - Irudimena ez dute garatzen
-         -Teknologiaà Akabo egin du naturarekin (galdu egin da)



Nolakoa izan behar da?

-         -Haurtzaroa beti alaia izan beharko luke.
-         -Naturarekin harremanetan egon behar dira.
-         -Umeak, umeak dira eta autonomía garatzeko, beraien kabuz ikertu behar dute; nagusiak haien gainean egon gabe.
-         - Haurrak kalean jolasean egon beharko lirateke beste haurrekin harremanetan egonda.
-          Bai familien partez, bai irakasleen partez, ez eman hainbeste babesik; aske exploratzeko.


è Irakaskuntza

Nola ikusten dugu?

-         - Argazkian ikusten denez, gela-kide guztiak banaka daude ilara batean.
-          -Irakasleak informazioa edo ezagutzak transmititzerakoan, umeak buruz ikasteko daudela uzten dute, edo era errazena delako ere.
-          -Etxerako lan mordo eta denbora libre eskasa izaten ohi dute.
-          -Irakaslea protagonista rola hartzen du.




Nolakoa izan behar da?

-         - Gaur egun aldaketak motel dihoaz, baina pixkanaka txokoak daude gelan, lan taldeak… lan kooperatiboa sustatuz.
-          -Irakasleak protagonista funtzioa hartu beharko luteke, haiek ezagutzak transmititzen dizkigutelako. ---Ahaztu gabe eta kontuan izanda umeak protagonistak direla.
-          -Irakasleak zein gelakide guztiak laguntzeko daudela kontuan izan behar dugu.
-          -Umeek autonomía garatzeko, garrantzi askokoa da haien kabuz pentsatzen irakastea.




NOLA DAGO ERREPRESENTATUA HAURTZAROA (I)??



Haurtzaro egokia zein da?

  •          Dibertigarria izan behar dena
  •          Zikintzeko eta erortzeko aukera izatea
  •         Denbora guztian, jolasteko gogoak izatea
  •      Jokoak adimena garatzen laguntzen du
  •         Ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera
  •         Arduragabekeria


Zer da irakastea eta ikastea?

  •      Gaur egun, informazio ugari eta ez da beharrezkoa
  •       Ezagutzak menperatzeko buruz ez ikastea
  •        Teknologi asko, naturarekin harremanetan egotea oso eskasa
  •      Etxeko lan asko eta Eskolaz kanpoko ekintza ugari dauzkate. Lanpeturik daude egun osoan.






Zehaztapen Mailen taulatxoa


Jaume Sarramonaren irakurgaiaren laburpena

Jaume Sarramonaren irakurgaiaren laburpentxoa:

Curriculumaren oinarriak:
Curriculuma 5 oinarri nagusitan banantuta ageri da:

1.Oinarria: izaera filosofikoa du eta curriculumaren bidez lortu nahi diren helburuak zehazten ditu.

2. Oinarria: testuinguru sozialarekin lotzen da; izan ere, gizartearen testuinguru zehatz batean aurrera eramaten da eta curriculuma gizartearen eta historiaren emaitza da. Curriculumean hezkuntzaren dimentsio soziala erakusten da.

3. oinarria: oinarri epistemologikoa da. Eskola curriculuma eremu eta gai desberdinak betetzen dituzten jakite zientifikoetan ere oinarritzen da. Curriculumaren plangintza burutzerako garaian, epistemologiaren ideiak kontuan hartu behar dira

4. oinarria: irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonen ezagutza psikologikoa nagusitzen da.

5. oinarria: azkengo hau oinarri pedagogikoa da; irakasleen esperientzien oinarri teorikoa zein sintetizatzailea biltzen ditu.


Espainiako eredua: curriculumaren mailak

Hezkuntzako maila bakoitzak bere helburuak ditu. Eduki multzoak, maila bakoitzean zer landu behar den adierazten du.

Eduki multzo honek, 3 ataletan bereizita dago:
  • Kontzeptuak, ekintzak eta printzipioak
  • Prozesuak
  • Baloreak, arauak eta jarrera

Curriculumaren diseinua

Curriculumak 5 atal dauzka:

  • Helburuak: helburu pedagogikoak hezkuntzari lotutako balore filosofiko eta sozialak biltzen dituzten helburuetatik lortzen dira.

Helburuak 3 multzotan banantzen dira:

  • Trebetasuna
  • Jarrera
  • Jakintza arloko helburuak

  • Edukiak: jakintzen edo kultur formen multzoa izendatzen dute.

Edukiak 3 multzotan sailkatzen dira:

  • Jakitearekin lotutako edukiak
  • Egitearekin lotutako edukiak
  • Izatearekin lotutako edukiak

  • Metodologia: Metodologiaren barruan bi talde ikus ditzakegu:
    • Irakasleen jarduerak
    • Ikasleen jarduerak
      • Talderako jarduerak
      • Jarduera indibidualak

  • Baliabide didaktikoak: Baliabide hauek irakasleen prestakuntzaren eta zaletasunen araberakoak izango dira. Eta baliabide hauek ikastetxe bakoitzaren ekonomiaren araberakoak dira.

  • Ebaluazioa: Ebaluazioaren bidez, planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko behar den informazioa lortzen da.

Ebaluazioa 2 ataletan banatzen da:

  • Lehen ebaluazioa, bertan curriculuma ikastetxeko errealitateari moldatu behar zaio.
  • Bigarren ebaluazioa, bertan ikusiko da ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa.

Ezkutuko curriculuma

Eskola eraginetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa da