viernes, 26 de mayo de 2017

KURTSOAN ZEHAR EGINDAKOA...


Didaktika orokorra irakasgaian landutakoa, honakoa izan da:


  • -         Heziberri 2020 kurrikuluma sakon landu dugu. Lauhilabete honetan, kurrikuluma ezagutu ahal izateko honako galdera hauei erantzun genien, ikasi eta ebaluatu kontzeptuekin: zer, zertarako, noiz eta nola (ikasi eta ebaluatu).

  •       Lehen hezkuntzako etaparen argazki batzuei buruz idatzi behar izan genuen; eskolako bizipenak gogoratuz, gure helmugara iristeko (etorkizuari begira irakasle moduan) eman beharreko pausuak argi izateko.

  •        Jose Moyaren video batzuk ikusi genituen konpetentziaren inguruan. Geroago, galdera batzuei erantzun behar izan genuen.

  •         Jaume Sarramonaren artikulua (konpetentziei buruz) irakurri behar izan genuen geroago, laburpen bat egiteko.


  •           Gaur egun nolakoa den hezkuntza eta haurtzaroa landu genuen bi irudi edo argazki aukeratuz, eta ondoren, azalduz (guretzat zer dagoen ondo eta zer gaizki esanez).
         Gero, kontrakoa egitera pasatu ginen, beste bi irudi edo argazki aukeratu, baina, guretzako kontrakoa esan nahi duena.

  •          Kurrikulum ezkutua landu genuen, hurrengo autoreen hainbat testu irakurriz: Acaso eta Nuere, baita Montoni ere.

  •          Ia amaitzeko, metodologia aktiboei buruz kartografia bat egitera pasatu ginen; geroago, klasearen aurrean azalduz.

  •        Amaitzeko, klaseko talde bakoitzak, unitate didaktiko bat (edozein gaiari buruz) egiten hasi ginen, orain arte.

KONPETENTZIAK II (Jose Moya)



Jose Moyaren bideoak ikusi ostean, hurrengo galderei erantzuteko prest:

• Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.

ELGAren DeSeCo (2005) proposamenaren arabera, “ezagueren eta trebetasunen gainetik daude konpetentziak. Eskaera konplexuei erantzuteko abileziak dira konpetentziak, eta horretan, zenbait baliabide psikosozial (tartean, baita trebetasunak eta jarrerak ere) hartzen ditu oinarri, testuinguru jakin batetik abiatuta, betiere”. 

Europako Erkidegoen Batzordeak proposatutakoaren arabera (2006), "pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, gazteek behar hainbat garatuta eduki behar dituzte funtsezko konpetentziak, helduarorako prest egon daitezen, eta konpetentziak garatzen, mantentzen eta eguneratzen jarraitu behar dute, etengabeko ikaskuntzaren baitan" 

Jose Moyarentzat ez dauka garrantzi handirik lortutako emaitzak, baizik eta ea ezagutzak ulertu duten ala ez.
.
• José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?

Hezkuntza publikoak mundu guztirako izan beharko lirateke, eguneroko bizitzarako ikasitakoa baliagarria izan behar du eta azkenik, garrantzitsuena, ikasketak bizitza osorako izan behar lukete.

• Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu.

DBHren antolakuntza selektiboki eginda dago; batxilergoa egiterako einean, lau eremutan banatuta ikus dezakegu (teknologikoa, letrezkoa, zientifikoa eta artekoa), eta horren autaketa egin beharra dago.

Normalean, ume batzuk etorkizunari begira, hautatuta daukate zer ikasi edo zer egin nahi duten, baina beste batzuk berriz, ez; eta ez dute bai a la bai zer o zer hautatu behar.

• Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.

Ebaluazioa zer da? Erabakiak hartzeko informazioen biltze eta balorazio prozesu sistematikoa da.

Jose Moyaren ustez, bi baldintza bete behar dira (informazio iturria eta ebaluazio irizpideak)
Informazio iturri ugari aurki ditzakegu bana fidagarriena ariketen ebazpenari buruz datuak ematen dutenak.

Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoaren gainerako osagaietatik (oinarrizko konpetentziak, helburuak, edukiak eta metodologia) ebaluazioa ezin bereiz daitekeen curriculumeko osagaia da eta zentzua izango du bakar-bakarrik haien arteko koherentzia bermatzen bada.

jueves, 25 de mayo de 2017

KURRIKULUM EZKUTUA (Montoni / Acaso eta Suere)



Lehenik eta behin, curriculum formala zer den azaltzera pasatuko naiz: maila idatzian agertzen dena izango litzateke. Bertan, edukiak, helburuak, programazioa, ordutegia, ebaluazio irizpideak... agertzen dira, era jaso batean. 

 Zer da curriculum ezkutua?

 Curriculum ezkutua ordea, jarrera eta baloreekin lotuta dago, bai positibo, bai negatiboki. Ideien, aurreiritzien, esperientzien... multzo bat da. Hauek, askotan, nahi gabe transmititzen dizkiegu haurrei (balioak). Normalean haurren izaerarekin erlazionatzen da.

 Eta curriculum ezkutu bisuala?

Curriculum ezkutu bisualan berriz, uler dezkegu era inplizitu batean ezagutzak transmititzen direla hizkuntza lengoaiaren bidez hezkuntzaren kontextuan.

 Horretarako inguru orokorrak, inguru zehatzak eta dokumentazio bisuala erabiltzen dira.

- Inguru orokorrak → Hiru elementu hartzen dira kontuan:
1.      Hezkuntza inguruaren arkitektura
2.      inguruaren hierarkia-banaketa
3.      Inguru jeneralen dekorazioa edo itxura.

- Inguru zehatzak
1.      Klaseko mobiliarioaren banaketa
2.      Klaseko irudiak eta argazkiak (apainketa moduan)

- Dokumentazio bisuala
1.      Irakasleek klasean erabilitako irudiak (diapositibak, aurkezpenak, bideoak, liburuak…)
2.      Uniformearen erabilpena edo ez beharrezkoa den kontuan hartzen da.