lunes, 20 de febrero de 2017

BIZI NAIZ!!

Blog honi sarrera bat emateko, nire bizitzaren, lehen hezkuntzako, bizipen eta esperientzia guztiak kontatuko dizkizuet. Oso bizitza ona izan dut, ez da kexatzekoa, izan diren azkenengo urte zoragarriak.

Hasteko, hemen azalduko dizuet, laburki, nolako bizitza bizi izan dudan eta zeintzuk izan diren nire arrazoi nagusiak etorkizunean irakasle on bat izateko eta hobetzeko. Lehenik eta behin, nire burua aurkeztuko dut. Nire izena Ariane da, Gasteizkoa; 23 urte ditut eta Filmak eta serieak hobbie-tzat ditut eta gainontzeko, futbolean aritzen naiz.

Duela urte batzuk, Lehen Hezkuntzan ikasten nuen. Pasa nituen urte guzti horiek, nire bizitzan garrantzi asko izan zuen; nire  barneko “Ni” osatzeko. Ume guztiek bezala, aldi hau pisu asko izan du geure bizitzan, bai onerako, bai okerrerako.
Haur guztiak eskubideak dauzkate, nahi dutena libreki egiteko (pentsatzeko era, izateko era…).

 Bizi izan dudan esperientzia Derrigorrezko Lehen Hezkuntzan, izugarrizkoa izan zen; etapa honetan, hasten gara bizitza nolakoa den ezagutzen, eta jakiten, norbait egon dela beti laguntzeko prest edozein momentuetan (familia, irakasleak, lagunak…).


Esan dudanaren arabera, familia eta lagunak nahitaezkoak dira, baina baita irakasleak ere. Bizitzaren ikuspegiak ezagutzen laguntzen gaituzte. Nire ustez, irakasle on bat izateko derrigorrezkoa da ume bakoitza ezagutzea, ulertzea eta ahal duen guztian laguntzea; eta nola ez, irakasterako heinean, ikasleak ondo pasatzea lortu (ikasteko metodo eraginkorrena delako).




Nire ikastola, txandalean “ikusten” denez, Toki-Eder izan zen; harrotasunez eta posez esan ahal dut. Ahaztezina izan zen bizi izandakoa, irakasleak orokorrean hoberenak izan ziren eta beti laguntzeko prest zeuden; gutaz asko arduratzen ziren. Irakasle eredu hori izan nahi dut nire etorkizuneko ikasleekin.


Argazkian ikusten denez, Alde Zaharreko Santa Maria eliza agertzen da. Gogoan daukat horra egindako txangoa; esperientzia itzela izan zen ikaskide guztientzat. Honelako esperientziak ahaztezinak dira eta hori, irakasle moduan, lortu behar duguna izan beharko lukete. 

Zertarako? Markatuta geratu zaizkigun esperientziak ikasteko eta gogoratzeko era hoberena da. Ikasleen arreta deitzea da geure helburu nagusia.



Gaur egun, ikus dezakegu bai gurasoek, bai irakasleek (nagusiak orokorrean) beti umeen gainean egoten direla denbora osoan. Hori ez da onuragarria umeentzat; behatzen eta ikertzen ikasten dutelako.  

Irakasle on bat izateko hori argi izan behar dugu (umeak mundua ezagutzeko, denbora guztian ikertu behar dute), eta askeak izaten utzi behar diegu; horretarako, argazkian ikusten den bezala, zikintzeko eta erortzeko askeak izan behar dira, ikasteko era hoberena delako.



Argazki honetan ikus dezakegu txikitan oso bihurria nintzela; baina ez gaiztoa. Honekin esan nahi dudana, zera da… Eskola guztieetan bai publikoetan, bai pribatuetan, beti ume bihurriekin topatuko garela, baina hori, ez du esan nahi gaiztoak direnik.

Adibide honekin, “Bullying” gaiarekin sartuko naiz. Betidanik existitu da  arazo hau. Gaur egun, kasuak askoz gogorrago bihurtzen ari dira Internet-agaitik. 

Duela urte batzuk, eskolan jasandako tratu txarrak eskolan soilik gertatzen zen; honekin esan nahi dudada da, etxera ahilegatzean ez zenituen irainak jasango. Orain, berriz, egun osoan irainak jasotzen dituzte. Oso zaila da irakasle bezala hori gelditzea, baina ez da ezinezkoa. 





Argazkian ikus dezakegu Gorbeiako Gurutzean familiarekin nagoela, naturaz gozatzen.
Honekin, oso garrantzitsua da irakasle moduan, naturaren laguntzarekin ahal den neurrian irakastea umeak mundua den bezala ezagutzeko; metodologia ona delako.

Gainera, umeentzat erraztasun handiarekin ikasten dute, era dibertigarri eta didaktikoago batean.; ezagutzak askoz errazago menperatu ahal  izateko.

Eskola kontuan izan behar du, txangoen bidez, umeen adimena garatzen laguntzen dutela eta ezin bestekoa dela.





4.mailan Euskal dantzan aritu nintzen eskolako lagun batekin. Oso garrantzitsua da Eskolako ekintzetan parte hartzea, baina… KONTUZ!! Gauza bat da ekintza batean izena ematea, baina beste kontua da, gaur egun gurasoek egiten dutena egitea; ekintza mordoetan inskribatzea, umeak egun osoa lanpeturik egoteko.



Gogoan izan behar dugu, umeak bizitza gozatu behar dutela eta hori aparte, umeak gurasoekin denbora pasatu behar dute; hauek umeentzako existitzen diren pertsonarik garrantzitsuenak direlako, haien garapenean bete-betean parte hartzen dutelako, noski.



Zergatik jarri dut irudi hau? Ikastolan urtero NOSKI izeneko pertsonaia agertzen zen euskararen astean. Oso garrantzitsua izan zen niretzat pertsonaia honek, zeren eta, beti ondo pasatzeko jolasak eta ikasteko zerbait entretenigarria egiten genuelako.

Oso inportantea  da eskolan “Maskota” antzeko panpin bat izatea umeen gida izan dadin, gainera,  herriko tradizio eta kultura ezagutzen irakasteko prest dagoelako, eta nola ez, ondo pasatzeko ere.

Normalean, eskolako irakasle bat izaten ohi da eta urtero festa hau, gaiez aldatzen doa, umeek beste ezagutza berri batzuk ikasteko eta ezagutzeko.



Eskolako inauteriak urtero mozorrotzeko gaiak aldatzen ziren.

3. Mailan, argazkian ikus dezakegu, indioz mozorrotuta geundela; dantza bat eskainiz. Konturatu ahal gara, jantziak plastikozko poltsa batzuekin eginak zeudela.  5. Eta 6. Mailatik aurrera nahi genuen mozorroarekin jantzi ahal genezakeen (hori bai, urtean tokatutako gaiari buruzkoa).

Nire ustez, oso inportanteak dira eskola festa hauek, ikasteko era on bat eta gainera, askoz dibertigarriagoa ere delako. Baina kontuan izan behar dugu, hobe dela mozorroak klasean ikaskide guztiekin batera egitea, lan taldea sustatzeko.


Amaitzen joateko, eskolako klaseko koadrila garrantzi handienetako bat dauka. Lagun taldea osatzen duten pertsonak, klasean laguntzeko prest egongo diren pertsonak izango direlako ( bai momentu onenetan, bai txarrenetan ere). Bizipen asko izango dituzu haiekin ; Adibidez, argazki honetan, Bartzelonan geunden kurtso amaierako bidaian, Port-Aventurara joateko prest).
Irakasle on bat izateko, zure gelakideak zaindu eta ezagutu beharko dituzu; eskolara gustura joateko prest egoteko.  Ikasle batek arazoren bat badu, laguntzeko eta entzuteko egon behar da ; konponbide bat aurkitzeko.

Hau izan da guztia gaurkoz!!!

Agur t'erdi 馃槒